2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

LEOPARDOA

Leopardoa orban beltzak eta ile horia duen ugaztuna da. Katuki hau oso azkarra da, 72km/h egiten du.Oso animali beldurgarria eta erasokorra da. 90kg pisatzera heltzen da. Beste leku batzuetan, ordea, Amur bezala ,100kg pisatzera heltzen da. Ikusmena oso garatua dute. Burua oso borobila eta malgua da. Hankak handiak dira eta bere barrua hori-gorrixka eta beltza da. Buztanak orban beltzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira eta begiak hori-berdexkak. Oso bakartia da eta gauean ehizatzen du. Bi metrokoa izan daitezke.
Afrikako oihanetan eta Asian bizitzen dira.
Leopardoek bakarrik gauean ehizatzen dute eta egunez lo egoten dira. Leopardoentzat zuhaitzak lo egiteko lekua da baina baita ere janaria gordetzeko duten lekua. Aurkitzen duten edozein gauza jaten dute baina bere presa gustokoenak tximinoa eta antilopearen zenbait espezie dira. Asian oreinek, basurdeak, akerrak eta bufaloak ehizatzen ditu eta Afrikako oihanetan antilopeak, gazelak, inpalak eta ñuak ehizatzen ditu. Janaria ez duenean narrastiak, igelak eta arrainak ere jaten ditu.
AITZOL IRASTORZA
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina